Exercises

Fobiak. Sekuentzia

Sekuentzia didaktiko honetan fobiei buruz arituko zara. Filmetako gai bat dirudien arren, guztiz erreala da eta estatistikek diotenez, hamar pertsonatik batek du fobiaren bat; horietatik askok, gainera, laguntza psikologikoa behar izaten dute arazoa gainditzeko. Lehenengo atazan, fobia zeri deitzen zaion zehazteko testu bat irakurri eta aztertuko duzu. Bigarrenean, psikologoak emandako azalpenei erreparatuz, fobien ezaugarriak eta atzean egon ohi den korapiloa askatzeko moduak ezagutuko dituzu. Azken atazan, berriz, fobien tratamenduan erabili ohi diren bi teknikaren inguruko azalpenak entzungo dituzu, biak desberdintzeko aldera.

Helburua: fobia zer den eta gainditzeko tratamenduak azaltzea

Hori dela-eta, honakoak egingo dituzu:
  • Ikararen eta fobiaren arteko desberdintasuna idatzi
  • Fobien ezaugarriak atalekin lotu
  • Esaldiak euskaratu
  • Fobien izenak eta deskribapenak lotu
  • Psikologoaren azalpenak ordenatu
  • Transkripzio zati batean falta diren hitzak hutsuneetan kokatu
  • Irratsaioan azaldu duten terapiaren izena atzeman
  • Terapia bakoitzaren ezaugarriak bereizi

ERANSKINAK
TESTUA:
Ikarak, beldurrak eta fobiak. Berria, 2006-05-30. Ikasbil, 297324. zk.
AUDIO-PASARTEAK:
1. Fobiak. Euskadi Irratia, 2001-06-18. Ikasbil 1788. audio-pasartea
2. Fobiak menderatzeko moduak. Euskadi Irratia, 2008-10-22. Ikasbil, 397574

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment