Exercises

Dentisten beldur omen gara. Irratsaio sekuentzia

Zenbat urte daramatzazu dentistarenera joan gabe? Egia da, oso garestia da. Baina hori ote da arrazoi nagusia? Edo zu ere dentistaren beldur zara? Lasai, ez zara-eta bakarra. Dirudienez, oso zabaldutako gaitza da. Baina zergatik ote? Bata zuriagatik? Posturagatik? Inoiz pentsatu al duzu horretan?

Helburu orokorra
  • Irratsaio batetik hainbat informazio ateratzea, helburuaren arabera
Helburua gauzatzeko hauek izango dira egingo dituzun lanak:
  • Inkesta bateko datuak jaso, dentistarenean zergatik izaten garen beldur gaiaren inguruan.
  • Aditu batek emandako beldur izatearen arrazoi nagusia atera.
  • Dentistarenean egiten diren edo aurki litezkeen hainbat gauzatatik, beldurrari aurre egiteko desegokiak zein diren identifikatu.
  • Esaldi zatiak gaztelaniara itzuli, denborazko partikulak dituztenak.
  • Dentista baten kontsultako elkarrizketa zatiak entzun eta kronologiaren arabera ordenatu.
  • Euskarazko hainbat hitzen esanahia inferitu, testuinguruaz baliatuta.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment