Exercises

Ezkerrak: mundua aldrebes

Ezkerren mundua aztertuko duzu sekuentzia didaktiko honetan. Lehenengo atazan, garuneko hemisferioak nola banatzen diren ikusteko aukera izango duzu, eta horrela, hainbat funtzio ezkerraldearekin ala eskuinarekin sortzeko joera ulertuko duzu. Bigarren atazan, ezkerren zenbait ezaugarri aztertuko duzu testua irakurrita. Hirugarrenean, berriz, haurra eskuinarekin idaztera ohitu behar ote duen galdetuko dio ama batek pediatrari kontsultan; horren harira, medikuak emandako aholkuari erreparatuko diozu.

Helburua: ezkerren ezaugarriak ezagutu eta gurasoei nola hezi behar dituzten erakustea

Hori dela-eta, honakoak egingo dituzu:
  • Garunaren funtzioak zein hemisferiotan gertatzen diren aukeratu
  • Azalpenak osatu, ideiaren bi zatiak elkarlotuz
  • Transkripzioko hutsuneak bete
  • Gaztelaniazko eta euskarazko azpitituluak lotu
  • Atal bakoitzari ideiak egokitu
  • Testuko hainbat hitz euskaratu
  • Ezkerrek zailtasunez egiten dituzten gauzen adibideak eman
  • Kontsultako elkarrizketan pediatrari egindako galdera erantzun
  • Elkarrizketa zatiak hutsuneetan kokatu
ERANSKINAK

TESTUA:
Ezker izatea: ohiko berezitasuna. Consumer aldizkaria. 2004-10-01

BIDEO-PASARTEA:
Eskuinak eta ezkerrak. Teknopolis. 2009-03-18

AUDIO-PASARTEA:
Haurra eskuin bezala hezi?

Interesatzen zaizu

  • Ezkerra izatea, oztopoz jositako bidea

    Ezkerra izatea, oztopoz jositako bidea

    Inoiz sentitu al duzu guztia oker eta alderantziz egiten duzula? Bada, sentsazio horrekin topo egiten dute egunero-egunero pertsona ezkerrek. Eta ez dira gutxi. Izan ere, munduko biztanle guztien artean, hamarretik bat ezkerra da. Baina mundua eskuinena da, asmakizun guztiak beraiek erabiltzeko pentsatuta daude eta, horren ondorioz, hamaika oztopo topatzen ditu ezkerra denak bere egunerokoan: zerbait moztu behar duenean, janaria prestatu behar duenean, musika jotzean, idaztean, edatean…

    Ezkerra izatea, oztopoz jositako bidea
 
 

Comments
Login for comment