Exercises

Erredurak

Ospitale eta osasun-zentroetan artatzen diren erredura asko etxean gertatu ohi dira. Sekuentzia didaktiko honetan, horiek izango dituzu hizpide batik bat lehenengo bi atazetan. Etxeko erredurak aztertzen dituen erreportajea irakurriko duzu. Aurreneko atazan arrisku-faktoreak zein diren azaltzen duen zatia irakurri eta aztertuko duzu; eta bigarrenean, erredura baten ondoren jarraitu behar diren pautak ezagutuko dituzu erreportajearen bigarren zatia irakurrita. Azkenekoan, bigarren graduko erredura baten sendaketa egiten ari den erizainaren azalpenak aztertuko dituzu kontsultako elkarrizketan.

Helburua: erreduren izaera ezagutu eta sendaketa-prozedura azaltzea

Hori dela-eta, honakoak egingo dituzu:
  • Izenburuak paragrafoekin lotu
  • Adierazpenak egia ala gezurra diren aukeratu
  • Esaldiak osatu, hitz egokia aukeratuta
  • Erre eta berehala zer egin behar den idatzi
  • Testuko ezaugarriekin taula bete
  • Gaztelaniazko hainbat hitz euskaraz nola diren aukeratu
  • Erredurei buruzko ezaugarriak sailkatu
  • Elkarrizketako hutsuneak bete

ERANSKINAK

TESTUAK:
1. Etxeko erredurak, (Erreportajearen 1. zatia) Jabier Agirre. Zientzianet. 2003-07-01
2. Etxeko erredurak, (Erreportajearen 2. zatia) Jabier Agirre. Zientzianet. 2003-07-01

AUDIO-PASARTEA:
Erreduraren sendaketa egiten
 
 

Comments
Login for comment