Exercises

Yen urpekaria

Ozeano Bareko irletako gazteek egunero itsasora jotzen dute lanera. Bertan turistentzat apaingarriak eta familiarentzat janaria harrapatzen dute urpera murgil eginda.

Ataza honetan zeregin hauek izango dituzu:
  1. Bideoa ikusiz, arrantzale gazte hauen bizimodua ezagutu.
  2. Bideoa ondo ulertu duzun ikusteko, galderak erantzun. Nahi baduzu testuaren transkripzioa irakurri.
  3. Arrainen izenak ikasi eta arrandegiko egutegia aztertu.
  4. Entzundako testuan oinarrituta deklinabide ariketa bat egin.
  5. Esaldiak osatu emandako hitzetatik abiatuta.
  6. Errezeta bat irakurri eta falta diren hitzak bere lekuan jarri. Nahi baduzu, errezetako hiztegia erabilita, zuk beste errezeta bat idatzi.

Interesatzen zaizu

  • Angé uhartean

    Angé uhartean

    Afrikako uharte batean bizi da Angé, bere familiarekin batera. Hamaika urte ditu eta munduko parte honetan bizi diren milioika gazteetako bat da. Bere bizimodua modu laburrean azaltzen duen 6 minutuko bideoa ikusiko duzu. Horrekin batera, bideoan agertuko diren hainbat egitura eta hitzen gaineko ariketak egin ahal izango dituzu.

    Angé uhartean
  • Shaman eta arroza

    Shaman eta arroza

    Herri txikiak urrun daude, hiri handietatik han-hemenka galduta Asiako kontinente ikaragarrian. Beste hainbat eta hainbat lekutan bezala, gure protagonistaren herrixkan ez dago eskolarik, eta egunak urratzean eskolarako bide luzeari ekin behar izaten diote. Hezkuntza ardatz duen istorio honetan, zenbait ariketa egiteko parada izango duzu.

    Shaman eta arroza
  • Yen arrantzara doa

    Yen arrantzara doa

    Itsaso Bareko irletako gaztetxoen bizimodua erakusten digu bideo honek. Egunero txalupa kaskarretan arrantzara doaz otordu eta maskor preziatuak harrapatzera.

    Yen arrantzara doa
  • Aitorren ametsa

    Aitorren ametsa

    Joalduna da Aitor. Euskal tradizioan joaldunak izpiritu gaiztoak uxatzen ditu. Eta Aitorrek ere izpiritu gaizto bat uxatu beharko du komiki honetan, itsasoan bizi den Detritus munstroa.

    Aitorren ametsa
  • Yen urpekaria

    Yen urpekaria

    Itsasoz inguratuta bizi dira uhartetako biztanleak eta bertatik ateratzen dute bizimodua. Yen gazteak ere, nahiz eta 13 urte soilik izan, egunero egin behar du murgil uretan turistei saltzeko maskor erraldoien bila.

    Yen urpekaria
 
 

Comments
Login for comment