Exercises

Heste suminkorra. Sekuentzia

Heste suminkorraren sindromea izango duzu hizpide sekuentzia didaktiko honetan. Lehenengo atazan, gaixotasunaren ezaugarriez, diagnostikoaz eta tratamenduez diharduen artikulua irakurri eta aztertuko duzu. Bigarren atazan, zuntz askoko dieta egitearen komenigarritasunaz jakin nahi duen pazienteari medikuak nola argituko dion kezka aztertuko duzu kontsultako elkarrizketan.

Hauek izango dira sekuentzian zehar egingo dituzun lanak:
  • Heste suminkorraren esanahia aukeratu
  • Heste hitza duten testuko hitz-kateak gaztelaniazko adierekin lotu
  • Testuan irakurri ez duzun ezaugarria aurkitu
  • Esaldiak sintomen, diagnostikoaren eta tratamenduaren arabera sailkatu
  • Esaldietako lotura sintaktikoa erabaki
  • Zuntza duten elikagaien irudiak identifikatu
  • Irratsaioan ulertu duzuna identifikatu eta idatzi
  • Medikuaren erantzuna aukeratu
  • Medikuaren azalpena ordenatu
  • Azalpen zati bat euskaratu

Interesatzen zaizu

  • Heste suminkorra

    Heste suminkorra

    Heste suminkorraren sindromea esaten zaio heste meharreko nahiz heste lodiko mugimenduen gehitze espontaneo eta anormalari. Normalean, heste-higikortasunaren gorakada hori estres emozionalari lotuta gertatzen da. Beste izen batzuekin ere ezagutzen da sindromea: kolon espastikoa, kolon suminkorra edo hestearen gaixotasun funtzionala.

    Heste suminkorra
 
 

Comments
Login for comment