Exercises

Etorkinen osasun-eskubideak. Sekuentzia

Etorkinek jasotzen duten osasun-laguntzaz arituko zara sekuentzia didaktiko honetan. Lehenengo atazan, batetik, osasun-laguntza jasotzeko bete beharreko baldintzak aztertuko dituzu; eta bestetik, osasun-zerbitzuekin duten gogobetetasun-maila ezagutuko duzu, Araban 2009.urtean jasotako datuak aztertuta. Bigarren atazan, kontsultako elkarrizketan oinarrituta, Larrialdietara iritsi den etorkinak dituen eskubideaz arituko zara.

Helburua:
Osasun-laguntza jasotzeko baldintzak ezagutzea eta ahoz azaltzea

Hori dela-eta, honakoak egingo dituzu:
  • Gure herrian bizi diren atzerritarren eskubideak zure ustez zein diren aukeratu
  • Irakurritakoaren arabera, atzerritarren osasun-eskubideak izateko baldintzak egia ala gezurra diren esan
  • Balorazioak osatu
  • Larrialdietara iritsitako atzerritarrak, zure ustez, beharko lukeen dokumentazioa aukeratu
  • Larrialdietako langileak esandakoak elkarrizketan kokatu
  • Denborazko esaldiak osatu

ERANSKINAK

TESTUAK:
1. Arabako Errioxako immigrazio-prozesuak direla-eta bizikidetzari buruzko azterketa. Arabako Foru Aldundia. 2009ko martxoa
2. Pertsona etorkinei orientabidea emateko gida. Osasun laguntza (21. or.). Eusko Jaurlaritza. Etxebizitza eta Gizarte gaietako saila. Immigrazio Zuzendaritza. 2003. urtea

AUDIO-PASARTEA:
Etorkina Llarrialdietan

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment