Exercises

Azterketa oftalmologikoa. Sekuentzia

Ongi ikusteak garrantzi handia dauka, besteak beste, gure inguruan arazorik gabe moldatzeko ia ezinbestekoa zaigulako. Horregatik, azterketa oftalmologikoa aldizka egitea denoi komeni zaigun zerbait da, gure benetako ikusmen-maila modu errazean ezagutzeko eta edozein arazoren aurrean garaiz jokatzeko aukera ematen baitigu. Lehenengo atazan, azterketa zer-nolakoa den irakurri eta aztertuko duzu. Bigarrenean, azterketan zehar egiten den proba jakin bati erreparatuko diozu, kontsultako elkarrizketan entzundakoa aztertuz.

Hauek izango dira sekuentzian zehar egingo dituzun lanak:
  • Ikusmen eta begi hitzekin lotutako hitzak eta hitz-kateen gaztelaniazko adierak aukeratu
  • Azterketa oftalmologikoari buruzko ezaugarriak zehazteko ideia aukeratu
  • Begietako miaketan zehar egiten diren probak zein kasutan egiten diren adierazi
  • Oftalmoskopia nola egiten den azalpena ordenatu
  • Ikusmenari lotutako esaldiak euskaratu
  • Tonometria zertarako egiten den aukeratu
  • Elkarrizketari buruzko datuak jaso
  • Elkarrizketa osatzeko esaldiak euskaratu

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment