Exercises

Lupusa. Sekuentzia

Lupusak tximeleta-hego erako erupzioa du azaleko adierazgarri, baina hori ez da gaitz honek duen ezaugarri bakarra. Izan ere, gorputz-atal desberdinei erasaten dien gaixotasun inflamatorio kronikoa da lupus eritematosoa.

Sekuentzia honetako lehen atazan, gaixotasunaren ezaugarriez, diagnostikoaz eta tratamenduez diharduen artikulua irakurri eta aztertuko duzu. Kontsultako elkarrizketan, berriz,  lupusak haurdunaldian eragin ditzakeen kalteak, eta emakumeak kontuan izan beharrekoak izango dituzu hizpide.


Hauek izango dira sekuentzian zehar egingo dituzun lanak:
  • Testuaren egitura azaltzeko galderak eta erantzunak lotu
  • Lupusaren sintomak sailkatu
  • Informazio okerrari antzeman
  • Gomendioak euskaratu
  • Pazientearen kezka aukeratu
  • Elkarrizketari buruzko galderak erantzun
  • Hutsuneetan aditz-forma egokia kokatu

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment