Exercises

Kirol-heziketa

Kirolaz arituko zara sekuentzia didaktiko honetan. Izan ere, kirola umearen garapen fisiko zein psikikorako ezinbesteko osagaitzat hartzen dute osasun-profesional guztiek gaur egun. Lehen atazan, kirola haurtzarotik egitearen garrantzia azpimarratuko du kirol-mediku Manu Zubillagak eta honek esandakoak aztertuko dituzu.
Bigarren atazan, kirolaren garrantziaz jabetuta eskolatik kirola bultzatzeko abian dagoen programaz jardungo duzu. Programak umeen gaitasunak hartzen dituela kontuan irakurriko duzu eta ideia horren azalpena aztertuko duzu kirol-entrenatzaile bati egindako elkarrizketan. Horren harira, atazaren bukaeran, gurasoentzako gida osatuko duzu euren seme-alabei kirola egiteak ekar liezaiekeen onuraz jabearazteko.

Helburua:
Informazioa aztertuz, umetan kirola egiteak duen garrantziaz ohartaraztea

Hori dela-eta, honakoak egingo dituzu:
  • Txikitan kirola egiteari buruzko aurreiritzia aukeratu
  • Adierazpenak egia ala gezurra diren adierazi
  • Iritzi-testuan zatiak kokatu
  • Elkarrizketako galderak eta erantzunak lotu
  • Baieztapenak osatzeko hitz egokiak aukeratu
  • Hainbat hitzen adiera erabaki
  • Gurasoentzako gidako hutsuneak bete
ERANSKINAK
Testuak:
* Gaitasunak Kirolaren bidez Aurkitu eta Garatzea. Inge Mitxelena. Eskola-kirola programa. http://www.kirolzerbitzua.net/adminkirolak/eskolakirola/docseskolakirola/n10.pdf
* Eskola-kirola (kirola euskaraz programa) www.gipuzkoa.net/kirolaeuskaraz. Gurasoentzako informazio-gidak
Audio-pasarteak:
* Kirola eta osasuna. Manu Zubillaga. Ikasbil, 410375. audio-pasartea. Euskadi Irratia. 2009-03-04. (Tartea: 01:30-05:10)
 
 

Comments
Login for comment