Exercises

Zer gertatuko da?

Zein ote da gure etorkizuna?
Urtea hasi bezain laster, erabaki batzuk hartzen ditugu eta asmo edo intentzio onen zerrenda egiten dugu: armairua ordenatuko dut, gehiago irakurriko dut, telebista gutxiago ikusiko dut...
Izaten dira, hala ere, asmo handiagoak: aurten ama izango naiz, erretiroa hartuko dut... hauetako asko guk erabakitakoak izan ohi dira, baina badira beste batzuk gure eskuetatik kanpo geratzen direnak, alegia, guk propio "eskatu" gabe gertatzen direnak. Etorkizunean zer gertatuko den jakitea batzuek oso gustuko dute. Beste batzuek, ordea, gauzak etorria ahala hartzen dituzte. Zu zein multzotakoa zara?
Batekoa edo besteko izan saia gaitezen sekuentzia honetan gertatuko denaren berri esaten. Edo, behinik behin, nola esan behar dugun ikasten.

Helburua gauzatzeko hauek izango dira egingo dituzun lanak:

  • Argazki batzuk baliatuz ekintzak identifikatuko ditugu. Ondoren, ekintza horiek geroaldian gertatuko dira. Aditzek geroaldiari erreferentzia egiteko duten ezaugarria, -ko eta -go atzizkia, alegia, aztertuko dugu.
  • Etorkizunean gertatuko diren gertakari batzuk irakurriko dituzu. Esaldiak bikoteka antolatu ditugu. Zure lana beren artean zein alde dagoen atzematea izango da.
  • Euskarazko esaldietan osagaien ordenak zein garrantzi duen aztertuko dugu eta galdegaiaren egitekoa zein den ondorioztatu.
  • Azken atazan igarle bihurtuko zara eta idatziz eskutitz bati erantzungo diozu datorren urtean zer gertatuko zaion esanez.


  • Mediante unas fotografías identificarás ciertas acciones, las cuales sucederán en tiempo futuro.
  • Analizarás lo sufijos -ko y -go que necesitamos para indicar que esa acción se realizará en el futuro.
  • Leerás unas frases presentadas por parejas. Son casi idénticas. Lo único que difiere entre ellas es el orden de los componentes, algo muy importante en la sintaxis del euskara. El término al que nos referimos es GALDEGAIA.
  • En la última tarea escribirás una carta prediciendo lo que sucederá el año que viene.

Interesatzen zaizu

  • 2014rako asmo berriak

    2014rako asmo berriak

    Zein dira zure asmoak 2014rako? Amets Arzallus, Oinatz Bengoetxea, Zuhaitz Gurrutxaga, Garbiñe Biurrun, Eli Pinedo, Toti Martinez de Lezea, Abel Barriola, Asier Odriozola, Pou Anaiak, Jose Javier Zabaleta, Franck Dolosor, Josebe Iturriotz eta Alberto Iñurrategi ikusiko ditugu galderari erantzuten.

    2014rako asmo berriak
 
 

Comments
Login for comment