Exercises

Elektromiografia (EMG), zer eginen didate?

Elektromiografia izango da unitate didaktiko honen gaia. Proba diagnostiko hau zertarako erabiltzen den eta probari buruzko xehetasun ugari eskainiko dizkizu lehen atazan irakurriko duzun artikuluak. Bigarren atazan, berriz, elektromiografia egiten ari den medikuaren eta pazientearen arteko elkarrizketa aztertuko duzu, probaren gaineko ohiko azalpenak emateko moduari erreparatuz.

Hauek izango dira sekuentzian zehar egingo dituzun lanak:

  • Elektromiografia zertarako erabili ohi den aukeratu
  • EMGri buruzko galderak erantzun
  • Testuko bi azalpen berezitu eta ordenatu
  • Zein partikularen ondoko hitzen kasu-markak idatzi
  • Zein partikula erabiliz, esaldiak euskaratu
  • Elkarrizketaren egoera deskribatzeko esaldiak aukeratu
  • Pazienteari elektromiografia zertarako egingo dioten antzeman
  • Medikuaren hitzak testuinguruaren arabera sailkatu
ERANSKINAK
· Testua: Elektromiografia (EMG), zer eginen didate?, Olatz Olaziregi. Osatuz aldizkaria, 35. zk., 2010eko otsaila
· Elkarrizketa: Elektromiografia egiten

 

Interesatzen zaizu

  • Elektromiografia (EMG), zer eginen didate?

    Elektromiografia (EMG), zer eginen didate?

    Sarrera Elektromiografia edo EMG nerbio-sistema periferikoaren (NSP) zein muskulu ildaskatuaren azterketarako erabiltzen den proba diagnostikoa da. Neuronak eta muskulu-zelulak ehun kitzikagarri eta elektrizitatearen eroaleak dira. Ehun hauek elektrizitatearekiko dituzten ezaugarrietan oinarrituz, beren funtzionamendua neurtzen da proba honen bitartez. Ez du sendatzen, ez da tratamendua alegia, baina askotan gaixoak dituen sintoma neurologikoen oinarria non dagoen kokatzen laguntzen du.

    Elektromiografia (EMG), zer eginen didate?
 
 

Comments
Login for comment