Exercises

Kolonoskopia. Sekuentzia

Kolonoskopiaz arituko zara sekuentzia honetan. Aurreneko atazan, probaren gaineko xehetasunak ezagutuko dituzu kolonoskopiari buruzko artikulua aztertuta. Bigarrenean, gaixo baten kezkan oinarrituta, kolonoskopiaren prozedurari eskainiko diozu arreta berezia bideo-pasartea ikusita.

Hauek izango dira sekuentzian zehar egingo dituzun lanak:
  • Kolonoskopiari buruzko adierazpenekin ados zauden ala ez adierazi
  • Prozedura bakoitza probaren zein unetan egiten den aukeratu
  • Egoeraren arabera, kolonoskopia nolako maiztasunez egin behar den erabaki
  • Erabilera terapeutikoak azaltzeko testuak osatu
  • Gaztelaniazko hainbat hitz-kate euskaratu
  • Bideo-pasarteko gaixoari kolonoskopia egiteko arrazoia aukeratu
  • Kolonoskopia egiteko prozeduraren pausoak ordenatu
  • Gaztelaniazko hitzak esateko erabili diren adierak aukeratu

Interesatzen zaizu

  • Kolonoskopia

    Kolonoskopia

    Kolonoskopia (beheko endoskopia digestiboa) bilakatu da gaur egun kolon/ondesteko minbiziaren diagnostikoa eta prebentzioa egiteko probarik garrantzitsuena, garai batean nagusi zen enema opakuaren kaltetan. Heste lodia osorik eta baita kolonetik gertu dagoen heste mehearen zatia ere (ileona) endoskopio izeneko hodiaren bitartez xehetasun osoz aztertzea da kolonoskopiaren helburua eta funtsa.

    Kolonoskopia
 
 

Comments
Login for comment