Exercises

Autoestimua

Nor bere buruarekin gustura egotea ezinbestekoa da bizitzari modu orekatuan aurre egiteko. Horregatik, autoestimua egokia izateak ikaragarrizko laguntza eskaintzen digu denoi eguneroko martxan.

Erraza badirudi ere, jende askok izaten ditu autoestimu-arazoak eta laguntza profesionala behar izaten dute zenbaitetan. Arazo eta egoera horien inguruan arituko zara sekuentzia didaktiko honetan. Lehenengo atazan, autoestimua zer den eta txikitatik nola garatu daitekeen azalduko digu Miren Garbizu psikologoak. Bigarrenean, autoestimuan parte hartzen duten faktoreak eta arazoak gainditzeko pautak aztertuko dituzu irakurriko duzun artikuluan. Azken atazan, berriz, psikologoaren kontsultako kasu bat aztertuko duzu.

 

Helburua: autoestimua landu behar duenarekin egoera aztertzen lagundu eta hainbat pauta azaltzea.

Hori dela-eta, honakoak egingo dituzu:

  • Adierazpena zein pertsona motak esaten duen aukeratu
  • Psikologoak esandako ideiak eta azalpenak lotu
  • Haurrari zuzentzeko esaldiak hutsuneetan kokatu
  • Testuko hitzak gaztelaniazko ordainekin lotu
  • Adierazpenak egia ala gezurra diren adierazi
  • Estimu/autoestimu hitzekin erabili direnak gaztelaniaz identifikatu
  • Pazientearen arazoari antzeman
  • Psikologoak esandakoak elkarrizketan kokatu


ERANSKINAK

· TESTUA:
Autoestimua: oreka behar dugu, baina ez da erraza. Consumer aldizkaria. 2008-07-01 http://revista.consumer.es/web/eu/20080701/interiormente/72979.php
· AUDIO-PASARTEAK:
1. Autoestimua. Miren Garbizu. Euskadi Irratia. 2002-04-22
2. Autoestimu-arazoa

 
 

Comments
Login for comment