Exercises

Sexualitatea zahartzaroan. Sekuentzia

Zaharrak eta sexua, sexua eta zaharrak. Heriotza baztertuta dugun gure gizarte ustez aurreratu honetan, zenbat leku egiten diogu sexuari adinean gora egiten dugun neurrian? Gauzak aldatzen ari badira ere, ez dira oso usuak izaten maitasun-adierazpen agerikoak gure adinekoen artean. Ala bai? Izan ere, zorioneko Viagra omen botikarik salduenetakoa. Baina, benetan ba al dakigu zertan diren kontuak? Gai hauxe landuko duzu ariketa-sekuentzia honetan.

Helburua:
Adinekoen sexualitatearen gaineko artikulua eta kontsultako elkarrizketa landu, eta lexikoa eta aditza jorratu.

Helburu horiek lortzeko, hauek izango dira egingo dituzun lanak:
  • Artikulua gainetik irakurri eta ideia nagusiari antzeman.
  • Artikulua adi irakurri eta ideia nagusiak ordenatu.
  • Artikulua gainetik irakurri eta oker sailkatutako aldaketa fisiologikoak zuzendu.
  • Artikuluko hainbat euskal hitz-kate euskaratu eta testuan bilatu.
  • Kontsultako elkarrizketa entzun eta gaixoaren arazoaren arrazoiari erreparatu.
  • Kontsultako elkarrizketa adi-adi irakurri eta aditza landu.

Interesatzen zaizu

  • Sexualitatea zahartzaroan

    Sexualitatea zahartzaroan

        XX. mendearen erdialderaino, sexuaren inguruan "gertatzen" eta "egiten" zena ezezaguna zen. Metodologia zientifikoarekin inoiz egiaztatu gabeko teoria psikologikoetan oinarritzen ziren hipotesiak bakarrik hartu ziren kontuan, autore bakoitzaren alor etiko eta moraletan oinarritutako postulatuak lantzen zirelarik.

    Sexualitatea zahartzaroan
  • Gure nagusien zainketa, guztion ardura

    Gure nagusien zainketa, guztion ardura

    Urriaren 1an Adinekoen Nazioarteko Eguna dela-eta, adinekoekin lotutako sekuentzia bat eskaintzen dizugu hemen. Adinekoak zaintzeko modua asko aldatu da eta horrekin batera geriatrikoen eskaintzaren bilakaera. Zumarragako Argixao zentroko zuzendariaren hitzetan, orain zerbitzua eta eskaintza indibiduoari eskaintzen zaio, era pertsonalizatuan, eta horrek hobekuntza nabarmena ekarri du. Lehenengo atazan, erreportaje osoa irakurriko duzu aldaketa horiek eta zentroaren berezitasunak zertan diren ezagutzeko. Bigarrenean, geriatriko berrira iritsi den egoiliar baten aurreneko inpresioak eta kezkak ezagutuko dituzu, harrera egin dion zaintzailearen eta egoiliarraren beraren arteko elkarrizketa aztertuz.

    Gure nagusien zainketa, guztion ardura
 
 

Comments
Login for comment