Exercises

Dermatitis atopikoa. Sekuentzia

Dermatitis atopikoaz arituko zara sekuentzia honetan. Lehenengo atazan, azaleko gaitz honi buruzko informazioa eskuratuko duzu artikulua irakurriz eta lanketa eginez. Bigarrenean, berriz, kontsultan ikusitako kasu baten azterketa egingo duzu medikuaren eta pazientearen arteko elkarrizketa entzunda.

Hauek izango dira sekuentzian zehar egingo dituzun lanak:
  • Hitzak gaztelaniazko adierekin lotu
  • Dermatitisarekin zerikusirik ez duen ezaugarriei antzeman
  • Aholkuen bi zatiak lotu
  • Kontzeptuak eta definizioak lotu
  • Esaldiak euskaratu
  • Entzun dituzun sintomak aukeratu
  • Elkarrizketa zatiak hutsuneetan kokatu
  • Atopikoa zer den azaltzeko testua idatzi

Interesatzen zaizu

  • Dermatitis atopikoa

    Dermatitis atopikoa

    Gaitz gero eta usuagoa da, gurea bezalako gizarte batean biztanleen % 15-20 inguru erasateraino, baina umeei erasaten die gehienbat. Eta gaitza kronikoa izan arren, badira gaixotasuna jasaten dutenen bizi-kalitatea nabarmen hobetu dezaketen arreta-neurri batzuk. Dermatitis atopikoa (ekzema atopikoa ere esaten zaio) azaleko gaitzik ohizkoenetakoa da. Bere izaera kronikoagatik, prebentzioa da gaixotasuna tratatzeko estrategiarik onena, gaitzari aurrea hartuz bakarrik saihestu ahal izango baitugu hain molestoak diren krisiak agertzea.

    Dermatitis atopikoa
 
 

Comments
Login for comment