Exercises

A Gripea. Sekuentzia

Gripea urteroko kontua izaten dugu udazken-negu partean, baina aurten ohi baino lehenago hasi gara gripeaz hitz egiten. Mexikon piztu ziren alarma guztiak eta mundu osoa kezkatua izan du delako A gripeak. Denetarik entzun dugu, oso larria dela, beste edozein gripe bezalakoxea dela, gehiegizko alarma sortu dela... OMEk, gobernuek, osasun-arloko agintariek... denek izan dute hizpide. Baina zertan da benetan A gripea? Horri erantzuten saiatuko gara ikastunitate honetan jorratuko dugun irratsaioan.

Helburu orokorra
  • A gripeari buruzko irratsaio bat entzun eta gaixotasun horren ezaugarri nagusiak ateratzea
Helburua gauzatzeko, hauek izango dira egingo dituzun lanak:
  • A gripearen jatorriaz emandako aukeretatik zuzena identifikatu.
  • A gripearen ezaugarrietatik egiazkoak eta gezurrezkoak identifikatu.
  • A gripearen sintomak eta prebentzio-neurriak jaso irratsaiotik.
  • Irratsaioan esandako hainbat esaldi sailkatu forma sintaktikoen arabera.
  • Esaldi horiek berridatzi, duten forma esanahi bera duen beste batekin ordeztuta.
  • Kontsultako elkarrizketa baten pasarte bat entzun eta kontsultan zertan ari diren antzeman.
  • Sintomak adierazteko euskarazko hainbat item gaztelaniaz jarri

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment