Exercises

Arteriografia. Sekuentzia

Arteriografia zer den, nola egiten den eta izan ditzakeen arrisku zein konplikazioak aztertuko dituzu sekuentzia honetako lehen atazan. Bigarrenean, berriz, proba diagnostikoa egiteko baimen informatuari buruz arituko zara medikuaren eta pazientearen arteko elkarrizketatik abiatuta.

Hauek izango dira sekuentzian zehar egingo dituzun lanak:
  • Proba diagnostikoaren izenak aukeratu
  • Arteriografia zertarako ez zenukeen erabiliko adierazi
  • Arteriografiari buruzko galderak erantzun
  • Esaldiak osatu hutsuneak betez
  • Medikuaren eta pazientearen arteko harremana baloratu
  • Baimen informatuaren atalak eta haien edukia lotu
  • Hainbat pasarte euskaratu

Interesatzen zaizu

  • Arteriografia

    Arteriografia

    Arteriografia irudi bidezko teknika bat da, egitura baskularrak aztertzean datzana. Horretarako, odol-hodiak (arteriak, zehazkiago esateko) opakutu egiten dira kontrasteko material baten bidez, ondoren X izpien ekipo batean ikusi ahal izateko. Era horretan gorputz-atal edo organo baten baskularizazioa zer-nolakoa den jakin daiteke. Proba honi angiograma edo angiografia ere esaten zaio, eta gorputzeko hainbat organotan egin daiteke (giltzurrunetako arteriografia, gibeleko angiografia edo gorputz-adar jakin bateko angiograma).

    Arteriografia
 
 

Comments
Login for comment