Exercises

Kanguru ama metodoa

Zer iradokitzen dizu izenburuak? Ez dugu pista askorik emango sarrera honetan, galdera horrixe erantzun beharko baitiozu lehen jardueran. Zera bakarrik aipatuko dugu, haur bat jaiotzen denean denok urduri antzean ibili ohi garela eta laguntza guztia izaten dela ongi etorria.



Helburu orokorra
  • Artikulu bat modu batean baino gehiagotan irakurtzea, maila diferenteetako informazioa ateratzeko bertatik.
Helburua gauzatzeko hauek izango dira egingo dituzun lanak:
  • Artikuluari buruzko hipotesiak egin eta gainetik irakurri egiaztatzeko.
  • Artikulua xehe-xehe irakurri, egiazko eta gezurrezko informazioa bereizteko.
  • Artikuluko hainbat pasarte aurkitu azalpena eta argudioa lotzeko.
  • Deklinabidea itzultzean zalantzak sortu ohi diren hainbat kasutan aukera zuzena egin.
  • Hainbat instrukzio txertatu kontsultako elkarrizketan.
  • Gaztelaniazko hainbat instrukzio labur euskaratu.

Interesatzen zaizu

  • Kanguru ama metodoa

    Kanguru ama metodoa

    Kanguru ama metodoa, pisu baxuko jaioberri edo goiztiarrei zainketak eskaintzeko sistema protokolizatu eta estandarizatu bat da. Jaioberriaren eta amaren edo aitaren edo zaintzailearen gorputz-azalen arteko kontaktuan dago oinarrituta. Pixkanaka, gurasoak edo zaintzaileak jaioberria zaintzea, eta haurraren behar fisiko eta psikologikoak betetzeko ardura, gaitasuna eta ziurtasuna eskuratzea du helburu. Kanguru ama jarrera ospitalean has daiteke eta bertan alta eman ondoren etxean jarrai daitekeen metodoa da.

    Kanguru ama metodoa
 
 

Comments
Login for comment