Exercises

Depresioa

Beheraldiak eta tristura-sentimenduak izatea ohiko bilakatu da gaur egungo gizartean. Horrelakoetan, egoera jasanezin batera iritsi daiteke pertsona eta depresio sakonean murgildu adituen laguntzarik jaso ezean. Lehenengo atazan, depresioak jota dagoenaren sintomak eta horiei aurre egiteko tratamenduari buruzko xehetasunak aztertuko dituzu. Bigarrenean, aldiz, neguko beheraldi-egoera depresioa ote den argitzen saiatuko dira adituak, entzungo duzun irratsaioan.

Hauek izango dira sekuentzian zehar egingo dituzun lanak:
  • Testuko hitzak gaztelaniazko adierekin lotu
  • Zalantzak argitzeko adierazpen egokia aukeratu
  • Testu zati batean aholku okerra aurkitu
  • Testeko sintomak galdera moduan formulatu
  • Neguko depresiorik ba ote dagoen adierazi
  • Adituen argudioak osatu
  • Entzundako esaera zaharra zein den aukeratu

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment