Exercises

Gernu-ihesa

Gernu-ihesa, edo txizaren inkontinentzia, gizonezkoei zein emakumezkoei eragiten dien gaixotasuna da. Hala ere, usuagoa da emakumeek arazo hori izatea. Horrela, % 25ek baino gehiagok pairatzen du esfortzuak eragindako gernu-ihesa. Sekuentzia didaktiko honetan arazo honi buruz jardungo duzu. Lehenengo atazan, txizagura nola gertatzen den eta horrekin lotutako patologiak aztertuko dituzu bideo-pasarte bat ikusiz. Bigarren atazan, gernu-ihesa zer den eta horren inguruko xehetasunak landuko dituzu. Azken atazan, berriz, arazoari aurre egiteko Kegel-en ariketak nola egin behar dituen azalduko diozu pazienteari, kontsultako elkarrizketan.

Helburua:
Gernu-ihesaren inguruko informazioa jaso eta pazienteari Kegel-en ariketak azaltzea.

Hori dela-eta, honakoak egingo dituzu:
  • Testuko hainbat hitz gaztelaniazko ordainekin lotu
  • Txiza egiteko mekanismoari buruzko azalpena osatu, hutsuneak betez
  • Bideoan ikusitakoari buruzko galderak erantzun
  • -gura/-gale/-larri atzizkiak erabiliz hitzak osatu
  • Testuan aipatu den uste okerrari antzeman
  • Perineoari buruzko azalpena laburtu
  • Gernu-ihesa saihesteko teknikak eta azalpenak lotu
  • Testuko hitzak kokatu esaldietan
  • Kegel-en ariketak azalpenekin lotu
  • Erizainak esandakoak transkripzioan kokatu
 
 

Comments
Login for comment