Exercises

Mina. Sekuentzia

Mina izango duzu hizpide ariketa-sekuentzia honetan. Lehenengo atazan, minbiziari lotutako minaz arituko zara, gaixoaren oinazea gutxitzeko xehetasunez beteriko artikulua irakurrita. Bigarrenean, entzungo duzun irratsaioan oinarrituta, oinazearen alderdi bioetikoaz adierazitakoak aztertuko dituzu.

Hauek izango dira sekuentzian zehar egingo dituzun lanak:
  • Testuko hasierako paragrafoak ordenatu
  • Mina arintzeko tratamenduen gainean egindako adierazpenak egia ala gezurra diren erabaki
  • Ezaugarriak eta botika motak elkartu
  • Mina hitza erabiliz esapideak osatu
  • ZIUko medikua izatea zer den entzundakotik aukeratu
  • Adierazpenetan kontzeptuen izenak kokatu
  • "Hautsak harrotu" esapidearen esanahia azaldu

Interesatzen zaizu

  • Zu

    Zu

    Izenburuko Zu hori idazlearen emaztea da, pankrea-minbizia duena. 2012an diagnostikatu zioten, eta kolpe latza izan zen. Idazleak Zu horretaz dihardu eleberrian, emazteaz alegia, minbiziaz, izan duten bizimodu-aldaketaz…

    Zu
  • Mina

    Mina

    Sentimen eta emozioen mailako esperientzia desatseginari esaten zaio mina, eta normalean gorputzeko ehun edo sistemetan gertatu den lesio batekin, edo gerta daitekeen lesio potentzial batekin lotzen da. Mina sentsazio subjektiboa da betiere.

    Mina
 
 

Comments
Login for comment