Exercises

Leuzemia. Sekuentzia

Hortxe ibili ohi gara egunero gora eta behera, egunerokoan murgilduta, edozein eragozpenek, denik eta txikienak ere, geure onetik ateratzen gaituela. Baina bizitzak, zenbaitetan, izan ohi ditu gertakari mugarri batzuk, eguneroko eragozpen txiki horiek beste modu batera ikusarazten dizkigutenak, bere benetako neurrian.
Behin baino gehiagotan, osasunarekin lotutakoak izan ohi dira mugarri horiek.

Helburu orokorra
  • Gaixotasun bati buruzko irratsaio bat entzun, lortu nahi den informazioa zein den, estrategia bat edo beste aktibatuta.
Helburua gauzatzeko hauek izango dira egingo dituzun lanak:
  • Gako-hitz batzuk eman eta zein gaixotasun izango den antzeman.
  • Medikuak emandako hainbat erantzun kazetariak egindako galderekin lotu.
  • Emandako zein baieztapen diren egiazkoak eta zein gezurrezkoak antzeman.
  • Hainbat aditzi nominalizazio egokia jarri testuinguru horretan.
  • Kontsultako elkarrizketa batean medikua zein helbururekin ari den komunikatzen ohartu.
  • Hainbat hitz solte eman eta kontsultan erabilitako hainbat termino osatu.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment