Exercises

Botikak neurrira

Ospe handia du Apiretalek haur txikien gurasoen artean zein pediatren kontsultetan. Izan ere, botika hau oso eraginkorra baita, besteak beste, analgesiko eta antipiretiko bezala. Hauxe izango duzu hizpide, beraz, sekuentzia didaktikoan zehar. Lehen atazan, Apiretal askotan erabili duen ama baten artikulua irakurri eta aztertuko duzu, bere iritzia zein den ezagutzeko. Bigarrenean, botikaren dosifikatzea dela-eta sortu den nahasketaz ohartaraziko du Gurutzetako kalitate-arduradunak irratiz. Adituak esandakoak entzunda nahasketaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango duzu. Azken atazan, berriz, intoxikazio-kasu bat ezagutuko duzu kontsultako elkarrizketan. Egoerak eskatuta jarraitu den prozedura ezagutu eta gurasoei jakinarazteko moduari erreparatuko diozu.

Helburua:
Apiretali buruzko iritzia eta botika honekin sortutako arazoaren arrazoiak ezagutu ondoren, intoxikazioa garbitzeko prozedura azaltzea gurasoei.

Hori dela-eta, honakoak egingo dituzu:
  • Iritzi-artikuluaren mezua zein den aukeratu
  • Testu zatiak eta ideiak lotu
  • Esapideak euskaratu
  • Apiretalek sortutako intoxikazioaren arrazoia aukeratu
  • Adituak esandakoak berezitu
  • Bizkaierazko aditz-formak batuan eman
  • Gertatutako intoxikazioaren datu zehatzak idatzi
  • Medikuaren azalpena ordenatu

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment