Exercises

Pablo Malo, psikiatra. Sekuentzia

Lehenengo atazan irakurriko duzun erreportajeari esker, Pablo Malo psikiatraren jarduna aztertzeko eta Lehenak programaren inguruko xehetasunak ezagutzeko aukera izango duzu. Bigarrenean, berriz, gertakari psikotikoa izan duen gazte baten gurasoekin arituko da solasean psikiatra; elkarrizketa baliatuko duzu sendagilearen azalpenak lantzeko.

Hauek izango dira sekuentzian zehar egingo dituzun lanak:
  • Psikiatrak bere lanaren inguruan duen jarrera aukeratu
  • Testuan eta audioan Lehenak egitasmoari buruz esandakoak bereizi
  • Hainbat esaldi euskaratu
  • Gazteak izandako arazoaren arrazoia aukeratu
  • Sendagilearen adierazpenak ordenatu
  • Psikiatrak egindako azalpen bat osatu

Interesatzen zaizu

  • Rorschach Testa

    Rorschach Testa

    1884ko azaroaren 8an jaio zen Hermann Rorschach psikiatra suitzarra. Ezaguna da, batez ere, bere izena daraman Rorschach Testa sortu zuelako.

    Rorschach Testa
  • Pablo Malo, psikiatra

    Pablo Malo, psikiatra

    Pasioz deskribatu digu bere lanbidea Pablo Malo psikiatrak. Ahots leunez eta begirada sakonez azaldu dizkigu  ogibidearen gorabeherak. Egoera gogorrak bizi behar izan dituela esan digu, hautsitako familien etsipena, esate baterako, baina esperientzia horiekin asko ikasten dela gaineratu du. Besteak beste, Bilboko bere kontsultategian zenbait lankiderekin abian jarritako Lehenak egitasmoaren gainean jardun dugu.

    Pablo Malo, psikiatra
 
 

Comments
Login for comment