Exercises

Artritis erreumatoidea. Sekuentzia

Artikulazio eta muskuluetako min izugarriak eragiten ditu artritis erreumatoideak. Gaixoek mina denbora luzez izan ohi dute gaitza diagnostikatu bitartean, eta horrek oztopatu izan du kasu askotan gaixo bakoitzari zuzendutako terapia egokia jartzea. Gaur egun, gaixotasun erreumatiko hau sendatzen ez bada ere, tratamenduen bidez arintzea lortzen da, eta kasu askotan gaixoak gaitzarekin jarraitzen badu ere, ez du ia sintomarik igartzen.
Sintomez eta gaitzaren tratamenduez arituko zara nagusiki ataza-sekuentzia honetan. Lehenengo atazan, adituak azaldutako xehetasunak aztertuko dituzu eta artritis erreumatoidearen deskribapen labur bat osatuko duzu.  
Bigarrenean, berriz, tratamenduan dagoen pertsona baten bloga irakurriz, bere bizipenak ezagutu eta landuko dituzu.
Eta hirugarren atazan, terapia biologikoez arituko zara kontsultako elkarrizketan, tratamenduaren berezitasunak aztertuz.

Helburua:
Artritis erreumatoideari buruzko informazioa azaltzea eta terapia biologikoen berri ematea.

Hori dela eta, honakoak egingo dituzu:
  • Artritis erreumatoideari buruzko galderak erantzun
  • Audio-pasartean esandako gaitzaren inguruko ezaugarriak kokatu
  • Tratamendua zertan den laburtzen duen testua aukeratu
  • Artritis erreumatoidea zer den azaltzeko testua euskaratu
  • Ziztazale blogaren izenburuaren esanahia aukeratu
  • Remicade tratamenduari buruzko adierazpenak egia ala gezurra diren adierazi
  • Propoliak bere gaixotasunean dituen eraginak aukeratu
  • Blogean argitaratutako testu bat osatu
  • Euskarazko eta gaztelaniazko adierak lotu
  • Terapia biologikoari buruzko adierazpenak zuzenak ala okerrak diren bereizi
  • Elkarrizketa zati bat osatu

 
 

Comments
Login for comment