Exercises

Anestesia. Sekuentzia

Anestesia edozein ebakuntza egiteko ezinbestekoa dela dakigun arren, lotan igaro behar izaten den une horrek jende askorengan sorrarazten duen izuak, ebakuntzak berak baino protagonismo handiagoa hartu ohi du zenbaitetan. Horrelakoetan, erizainak asko lagundu diezaioke pazienteari egoerari lasaitasunez aurre egiten.
Sekuentzia honetako lehenengo atazan irakurriko duzun testuaz baliatuta, anestesiei buruzko hainbat ezaugarri aztertuko dituzu. Bigarrenean, ebakuntzan zehar anestesiaren eraginkortasuna kontrolatzeko tresnari buruz irakurriko duzu, tresna horrek eskaintzen dituen abantailak ezagutzeko. Azkenik, erizainaren eta pazientearen arteko elkarrizketa entzunda, anestesiari beldurra dion pazientearekin nola jokatu duen ezagutzeko aukera izango duzu.

Helburua: Anestesiaren inguruko xehetasunak ezagutu eta anestesiari beldurra dion pazientea lasaitzea.

Hori dela-eta, honakoak egingo dituzu:
  • Testuko hainbat hitz gaztelaniazko ordainekin lotu
  • Anestesiei buruzko ezaugarriak sailkatu
  • Esaldiak euskaratu
  • Galdera erantzuteko aukera egokia egin
  • Tresnaren funtzioa laburbiltzeko ideia idatzi
  • BIS monitorearen erabilera azaltzen duen testuko hitzak osatu
  • Pazientearen beldurrak aukeratu
  • Erizainak elkarrizketan esandakoak transkripzioan kokatu
ERANSKINAK
Testuak:
1. Anestesia motak. Medikuntza eta Kirurgia. Erizaintza oinarriak eta prozedurak (166-168. orr.). M. J. Uranga eta X. Huizi. Elhuyar, 2004.
2. Anestesiaren eraginkortasuna kontrolatzeko tresna. Zientzianet. 2004/06/01. http://www.zientzianet.com/artikulua.asp?Artik_kod=10041
Audio-pasartea:
Anestesiaren gaineko kezkak

 
 

Comments
Login for comment