Exercises

Elikadura artifiziala. Sekuentzia

Itxuraz ez da kontu makala izaten, ospitaleratu eta elikadura ezin ahoratuta, zunda baten bidez jan eta edan beharra. Gaur, gainera, zenbait gaixotasunekin eta ia ebakuntza guztien ondoren egunetik egunera gero eta ohikoagoa da elikatzeko modu hau. Hala ere, ez da dirudien bezain deserosoa eta larria, zenbait arrisku eta konplikazio ekar baditzake ere. Baina, hori bai, zunda kendu eta janaria ahoratzen hasteari gogoz heltzen diogu denok. Gai hauxe jorratuko dugu ariketa-sekuentzia honetan.

Helburua:
Elikadura artifizialaren gaineko artikulua eta kontsultako elkarrizketa lantzea, eta konparatiboak eta lexikoa jorratzea.

Helburu horiek lortzeko hauek izango dira egingo dituzun lanak:
  • Artikuluaren lehen paragrafoa irakurri eta xehe ulertu.
  • Artikulua adi irakurri eta datu nagusiak osatu.
  • Arrazoiak eta arazoak sailkatu, artikulua gainetik irakurri eta alderatu.
  • Artikuluko hainbat euskal hitz-kate eta horien erdal ordainak uztartu.
  • Esaldiak berridatzi eta konparatiboak landu.
  • Kontsultako elkarrizketa entzun eta hainbat hitzi erreparatu.
  • Kontsultako hainbat euskal hitz eta hitz-kate eta horien erdal ordainak uztartu.
  • Kontsultako elkarrizketa adi-adi irakurri eta lexikoa landu.

Interesatzen zaizu

  • Elikadura artifiziala

    Elikadura artifiziala

    Betidanik esan izan da elikadura artifiziala erabili behar dela pertsonak ohiko aho-bidetik elikatu ezin badu edota bide hori erabili nahi ez badu. Eta horretarako osasun-arloan bi metodo erabiltzen dira: elikadura enterala eta parenterala. Bere helburua nutrizio-egoera egokia mantentzea edo lortzea da. Elikadura enterala digestio-bidea erabiliz elikagaiak zunda baten bidez emateari deritzo eta elikadura parenterala, aldiz, elikagaiak zain bidez emateari.

    Elikadura artifiziala
 
 

Comments
Login for comment