Exercises

Bihotz errehabilitazioa. Sekuentzia

Bihotzaren Munduko Eguna dela-eta, hemen duzu gai horrekin lotutako sekuentzia bat. Gaixotasun kardiobaskularren gorakadaren aurrean prebentzioan eta gaixoen errehabilitazioan eragitea ezinbesteko ikusi du osasun publikoak. Programa hauen gainean arituko zara sekuentzia didaktiko honetan. Lehenengo atazan, programaren xehetasunak ezagutuko dituzu. Eta bigarrenean, gaixoari programaren berri nola eman aztertuko duzu kontsultako elkarrizketan.

Hauek izango dira sekuentzian zehar egingo dituzun lanak:

  • Bihotzeko infartua izan duenak ariketa fisikoa egiten hasteko une egokia aukeratu
  • Testuan oinarritutako adierazpenak egia ala gezurra diren adierazi
  • Hitzak eta esapideak euskaratu
  • Elkarrizketako gaixoak programan hasi aurretik egin behar duen probaren izena aukeratu
  • Entzundakoaren arabera, pazienteak jasoko ez duen zerbitzua adierazi
  • Sendagilearen azalpena osatu, transkripzioan hutsuneak betez

Interesatzen zaizu

  • Prebentzioa eta bihotz-errehabilitazioa

    Prebentzioa eta bihotz-errehabilitazioa

    Herrialde garatuetako heriotzen eta ezgaitasunen iturririk nagusiena gaixotasun kardiobaskularra da. Honek bere baitan eragiten duen giza nahiz ekonomia-baliabideen kontsumo azpimarragarria dela-eta, ez da harritzekoa hainbat osasun-erakundek euren prebentziora bideraturiko estrategiak martxan jarri izana. Testuinguru honetan, tresna eraginkor eta errentagarri gisa, Prebentzioko eta Bihotz-Errehabilitazioko (BE) programak sortuz eta garatuz joan dira.

    Prebentzioa eta bihotz-errehabilitazioa
 
 

Comments
Login for comment