Exercises

Basurtuko ospitaleko dietista. Sekuentzia

Basurtuko dietistari egindako erreportajean oinarrituta, bertako elikadura-zerbitzuari buruzko xehetasunak aztertuko dituzu lehenengo atazan. Bigarrenean, ospitaleko gaixo batekin ebakuntza egin aurretiko elkarrizketa entzun eta aztertuko duzu.

Hauek izango dira sekuentzian zehar egingo dituzun lanak:
  • Ospitaleko dietak izan beharko lituzkeen ezaugarriak zerrendatu eta entzundako azalpenetik jasotakoekin alderatu
  • Gaixotasun bakoitza dagokion dietarekin lotu
  • Dietistaren lanari eta zerbitzuko funtzionamenduari lotutako baieztapenak egia ala gezurra diren adierazi
  • Elikadura-zerbitzuan izandako aldaketak azaltzeko moduak alderatu, elkarrizketako adierazpenak eta testu bidez jasotakoak elkarrekin lotuta
  • Esaldiak osatu hainbat lotura erabiliz
  • Elkarrizketako gaixoari egin behar dioten ebakuntza zein den aukeratu
  • Dietari buruzko baieztapenak egia ala gezurra diren adierazi
  • Entzundako espresioak kokatu elkarrizketaren transkripzioko hutsuneetan

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment