Exercises

Leuzemia. Sekuentzia

Minbiziaren aurkako tratamenduez arituko zara ataza-sekuentzia honetan, bereziki leuzemiari dagokiona izango duzu hizpide. Lehenengo atazan, ikerketa baten berri izango duzu eta testua aztertuz, proiektu hori zertan den aztertuko duzu. Bigarrenean, minbizi gehienak tratatzeko erabiltzen den kimioterapiari buruzko bideo-pasarte bat ikusiko duzu, bertako informazioa erabilgarria izango zaizu haur gaixoaren gurasoei kezkak arintzeko garaian. Eta azken atazan, bizkarrezur-muineko transplante autologoa zer den eta nola egiten den aztertuko duzu kontsultako elkarrizketan.

Helburua:
Bizkarrezur-muineko transplanteaz leuzemia duen umearen gurasoekin aritzea

Hori dela-eta, honakoak egingo dituzu:
  • Erretinoideek leuzemian duten eragina ikertzeko izan lezaketen lekua arrazoitzeko aukera egin
  • Testuaren ideia nagusiei erreparatuz, artikulu zatiak eta izenburuak lotu
  • Ikerketari buruzko adierazpenak egia ala gezurra diren adierazi
  • Esaldia moldatu hainbat juntagailu erabiliz
  • Ikusle batek egindako galdera aukeratu
  • Telebista-saioan emandako galdera laburbildu
  • Transkripzioko hutsuneak bete
  • Transplante autologoa zer den adierazi
  • Transplantea egiteko prozedura sailkatu
 
 

Comments
Login for comment