Exercises

Barazkiak

Jende askorentzat benetako plazera da barazki eta berdurak haztea. Oso jarduera osasungarria da eta ehuneko ehunean probetxugarria. Produktu fresko eta gozoak lor daitezke, askotan dendetan erositakoak baino hobeak. Sentsazio ikaragarria da zerbait aldatu eta gero jan ahal izatea.
Aurrezten den diru kopurua ere kontuan hartzekoa da, baina egia da denbora eta dedikazioa eskaini behar zaizkiola, nahiz eta gehiegizkoa ere ez den. Esperientzian aurrera egin ahala, egindako akatsez ikasiz, gero eta barazki gehiago lortuko ditugu.
Ez zaitez presaka aritu, korrika ibiltzea ez baita batere ona baratzarentzat.


Helburua gauzatzeko, hauek izango dira egingo dituzun lanak:

  • Hainbat barazki nola izendatzen diren aurkeztuko dizugu eta zuretzat berriak zein diren atzemango duzu.
  • Barazkien izenekin ez ezik, baratzeko ekintzekin ere beste hainbeste egingo duzu. Alegia, baratzeko ekintzekin lotutako aditzak eta beren definizioak lotu beharko dituzu.
  • Barazkien egutegi eta ezaugarrien berri emango dizuten hainbat testu irakurriko  dituzu eta proposatutako ulermen-ariketak egin.
  • Irakurgaietan azaldu diren aholku eta azalpenei erreparatuko diezu errepikatzen diren hainbat egiturez jabetuz.
  • Bildutako informazioaz eta egiturez baliatuz, aholku eske jaso duzun eskutitz bati erantzungo diozu, proposatutako galderei erantzunez.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment