Exercises

Sindrome metabolikoa. Sekuentzia

Historian zehar gure arbasoek hainbat eta hainbat arazori egin behar izan diote aurre: gosea, gaixotasunak... XX. mendean bazirudien hau guztia konponbidean zela: gosea, mendebaldeko gure gizartean bada ere, ia-ia ezabatu egin da; ez oso antzina hainbat gaixotasun hilgarri sendabidean jarri dira; bizimodu erosoa, beraz. Baina bizimodu moderno honek ere beste zenbait gaixotasun sortu dizkigu, gaixotasun berriak: estresa, alergiak, HIESa...

Gaixotasun moderno horietakoa da jorratuko dugun gaia, sindrome metabolikoa hain zuzen ere. Definitu berria omen. Ikus eta ikas dezagun, bada.

Helburu orokorra
  • Sindrome metabolikoa zertan den jakiteko artikulu bat irakurtzea, zein informazio lortu nahi den irakurtzeko estrategia bat edo beste erabiliz.
Helburua gauzatzeko, hauek izango dira egingo dituzun lanak:
  • Sindrome metabolikoak bere baitan biltzen dituen asalduak identifikatu
  • Artikulua irakurri ahala laburpena osatu, pasarte bakoitza bere hutsunean txertatuta
  • Definizioaren zatiak dagokion definizioan sailkatu
  • Gaztelaniaz emandako item lexikalak artikuluan euskaraz nola dauden emanak aurkitu
  • Sindrome metabolikoa duen gaixo baten kontsultan sendagileak emandako instrukzioak jaso
  • Botikak zenbat aldiz hartu adierazteko esaldiak eta esamoldeak itzuli

Interesatzen zaizu

  • Sindrome metabolikoa

    Sindrome metabolikoa

    Sindrome metabolikoa asaldu metabolikoen multzoari deritzo. Sindrome horrek gorputz-enborreko obesitatea, dentsitate altuko lipoproteinei (HDL deitutakoei) loturiko kolesterolaren kontzentrazio baxua, triglizeridoen kontzentrazio altua, tentsio arterialaren balio altuak eta hipergluzemia biltzen ditu. (Eckel eta lank., 2005)

    Sindrome metabolikoa
 
 

Comments
Login for comment