Exercises

Prostatako minbizia

Donostiako Institutu Onkologikoaren webgunean dioenez, "Prostatako minbizia da gizonezkoengan gehien gertatzen den tumoreetako bat, eta heriotza-tasa handia dauka mendebaldean. Mediku-arretaren hobekuntzak eta herritarren zahartzeak diagnostikoen igoera nabarmena ekarri dute. Orain arteko ohiko planteamenduei (arretazko behaketa, kirurgia, etab.i), teknologiaren eboluzioarekin lotuta dauden teknika berriak ari zaizkie gehitzen azken urteotan (kanpoko erradioterapia, brakiterapia,etab.)..." ¹

Prostatako minbizia izango duzu mintzagai ataza-sekuentzia honetan. Lehen atazan, minbizia zer den aztertuko duzu adituari entzungo diozun informaziotik abiatuta. Bigarren atazan, minbiziari aurre egiteko hainbat teknika ezagutu eta alderatuko dituzu. Eta hirugarrenean, pazienteari terapia baten berri azalduko diozu kontsultako elkarrizketaren bidez.

Helburua:
Prostatako minbiziari buruzko informazioa azaltzea eta tratamendu zehatz baten berri ematea.

Hori dela-eta, honakoak egingo dituzu:
  • Audio-pasartean oinarrituz, prostatako minbizia hiperplasia onberatik bereizten dituen ezaugarriak idatzi
  • Irratsaioari buruzko galderak erantzun
  • Hainbat esaldi euskaratu
  • Prostatako minbizia azaltzen duen testu batean falta diren hitzak kokatu
  • Minbizia sendatzeko terapien inguruko ezaugarriak sailkatu
  • Adituari egindako galderak idatzi
  • Testuko hainbat hitzen sinonimoak eman
  • Elkarrizketako pazienteari azaldu dioten terapia ematearen arrazoia aukeratu
  • Terapiaren pausoak ordenatu
  • Elkarrizketa zati bateko hutsuneak betetzeko aditz egokiak aukeratu

¹ http://www.oncologico.org/03oncologico.htm
 
 

Comments
Login for comment