Exercises

Nolako irakurlea, halako liburua

Liburuaren Eguna aitzakia hartuta, nolako irakurlea zaren jakin nahi dugu, baina, batez ere, zer liburu irakurri dituzun euskaraz.

  • Irakurtzeko garaian egiten ditugun aukerak eta gaur egun merkatuan dagoen eskaintza zabalari esker, nork bere liburua du, zalantzarik gabe. Horregatik, sekuentzian zehar hainbat liburu izango ditugu hizpide eta hainbat jarduera egin ondoren, zuk zeuk irakurri duzun euskal libururen baten gaineko testua idatz dezazun eskatuko dizugu, zerrenda txukun bat osatzeko asmoa baitugu.
  • Euskara-ikasleentzako liburu egokien zerrendan zuk irakurri duzunen bat erantsi nahi baduzu, beraz, gonbidatuta zaude.
  •  
  • Helburua gauzatzeko, hauek izango dira egingo dituzun lanak:
  • Zer, noiz eta nola irakurtzen duten galdetuta, hainbat pertsonak emandako erantzunak eta dagozkien galderak lotuko dituzu.
  • Aurreko galderei zuk zeuk erantzungo diezu, zure irakurtzeko ohiturei buruzko informazioa emanez.
  • Denbora adierazteko baliabideei erreparatuko diezu, emandako esaldietan egokia den moldea aukeratuz.
  • Hainbat hitz desordenan daudela, irakurketari buruz ditugun ohiturak deskribatzen dituzten esaldiak osatzen saiatuko zara.
  • HABE aldizkarian argitaratutako liburu-iruzkin batzuk, pertsona batzuek dituzten zaletasunak eta ohiturak kontuan izanik, egokiak izan daitezkeen irakurleekin lotuko dituzu.
  • Ikasle batek idatzitako iruzkinetan lekuz kanpo dauden hitzak kokatuko dituzu.
  • Aurreko iruzkinak eredu hartuta, zeurea idazten saiatuko zara. Horretarako, euskaraz irakurri duzun liburu bat aukeratu eta deskribatu beharko duzu, ahaztu gabe adierazten zaizkizun hainbat puntu idatzi beharko dituzula.
  • Zure testua www.ikasbil.net atarian emango da argitara, beste euskara-ikasleentzat ere interesgarria izango delakoan.

Eskuratu jarduera hau pdf moduan

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment