Exercises

Zainketa jardueraren jatorria

Erizaina zer den denok dakigu, hitzak berak esaten duen bezala, eriak edo gaixoak zaintzen dituen pertsona. Hortxe daude gu guztioi laguntzeko. Hortxe egon dira, lan horretan ezagutu ditugu beti. Pentsatzekoa da, gainera, pertsonok mendez mende, geure sorreratik bertatik gaixotuko ginenez, beti izango zela norbait eriak zainduko zituena.

Baina noiz bihurtuko ote zen lanbide? Gutxitan egiten ditugun galderak dira. Pertsona pertsona denez geroztik izan den premia bati erantzuten badio ere, izango zuen bilakaerarik, historiaurrean gaixoak zaintzen zituen hark gaur egungo erizain bihurtu arte. Galdera horri erantzunez, gaia pixka bat sakontzeko aukera emango digu sekuentzia honetan jorratuko dugun artikuluak.

Helburu orokorra
  • Artikulu bat helburu bat baino gehiagorekin irakurtzeko gai izatea, horretarako estrategia egokiak erabilita.
Helburua gauzatzeko hauek izango dira egingo dituzun lanak:
  • Testu bateko hiru pasarte ordenatu kronologiaren arabera, horretarako esanahiari erreparatuz.
  • Esaldi batzuk testuan txertatu, horretarako adierazpide diskurtsiboei erreparatuz.
  • Testuko hainbat kontzeptu euren azalpenekin lotu.
  • Testuko hutsuneetan aditz egokiak txertatu.
  • Erizainentzat ohikoa den lan-egoera bat non ematen den antzeman.
  • Hartualdietan ohikoak diren egiturak ikasi, gaizki dagoena baztertuz.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment