Exercises

Sudurretik odola galtzen dut. Sekuentzia

Sudurreko odoljarioak nahiko sarritan gertatzen dira eta normalean ez dute osasun-konplikazio larririk ekartzen. Halere, komenigarria da hainbat neurri hartzea eta egoki jokatzea. Ataza-sekuentzia honetan, sudurreko asaldura honetaz arituko zara. Lehenengo atazan, artikulua irakurriz odoljarioak zergatik gertatzen diren eta zein diren jokabide egokiak aztertuko duzu. Bigarrenean, kontsultako elkarrizketan sudurreko odoljario ugari izaten dituen ume baten kasuari erreparatuko diozu.

Hauek izango dira sekuentzian zehar egingo dituzun lanak:
  • Sudurretik odola galtzearen termino medikoa idatzi
  • Sudurreko odoljarioari buruzko xehetasunak egia ala gezurra diren adierazi
  • Epistaxi-kasu baten aurrean egin behar ez dena aukeratu
  • Testuko hainbat hitz gaztelaniazko adierekin lotu
  • "Sangrar" hitza adierazteko esaldiak euskaratu
  • Elkarrizketako umearen odoljarioen arrazoia aukeratu
  • Elkarrizketa zatiak ordenan jarri
  • Hainbat esaldi euskaratu

Interesatzen zaizu

  • Sudurretik odola galtzen dut

    Sudurretik odola galtzen dut

    Sudurra oso zaurgarria da odoljarioei dagokienez, bertan odol-hodi ugari dauzkagulako. Sudurra barrutik estali edo tapizatzen duten mintz mukosoetan barrena odola galtzen denean gertatzen dira sudurreko odoljarioak (epistaxi izenarekin ezagutzen dira jerga teknikoan), eta kasurik gehienetan sudurreko lesio arinekin edo gripea bezalako infekzio arruntekin lotuak daude.

    Sudurretik odola galtzen dut
 
 

Comments
Login for comment