Exercises

Basurtuko Ospitaleko Pneumologiako Zerbitzua. Sekuentzia

Basurtuko Ospitaleko Pneumologiako Zerbitzuaren berri izango duzu lehenengo atazan: zerbitzu horretan gehien artatzen diren gaitzak eta zerbitzuaren antolaketari buruzkoak aztertuko dituzu bertako pneumologo Iñaki Arriagak erreportajean zein elkarrizketan azaldu dituenei erreparatuta. Bigarrenean, aldiz, erretzeari uzteko programako partaide baten egoeraren jarraipena egiteko elkarrizketa entzun eta aztertuko duzu.

Hauek izango dira sekuentzian zehar egingo dituzun lanak:
  • Entzundakoaren arabera, anbulatorioan eta ospitalean artatzen diren gaixotasunak sailkatu
  • Asmari buruzko galderak erantzun
  • Erreportajeko informazioa erabiliz galderak erantzun
  • Audio-pasarteko bi esaldi idatziz adierazteko berridatzi
  • Elkarrizketa entzun aurretik galderak ordenatu
  • Elkarrizketa entzun ondoren galderak eta erantzunak lotu
  • Medikuaren azalpena osatu testuko hutsuneak betez

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment