Exercises

Erizainak zahar egoitzetan duen funtzioa. Sekuentzia

Herrialde garatuetan, bizi-itxaropena luzatzen ari den neurrian, zaharren pisu erlatiboa handitzen ari da gizartean; alegia, gero eta gehiago dira eta gero eta luzaroago bizi dira. Ondorioak hamaika dira, maila guztietakoak, behin baino gehiagotan hedabideek gogorarazten digutenez: pentsioak direla, zaharrentzako antolatutako aisialdia dela...

Osasun-arloa ere ezin gelditu eragin horretatik kanpo; areago, gainera, zaharrenak direnean zainketarik handiena behar dutenak. Ondorioz, nabarmen ugaritu dira azken urteotan zaharrak artatzeko zerbitzu berriak: zaharren egoitzak, eguneko zentroak, etxez etxeko zainketa... Horixe izango dugu sekuentzia didaktiko honetako gaia.

Helburu orokorra
Erizainek zaharren egoitzan dituzten eginkizunei buruzko artikulu bat irakurri, ondoren zahar-egoitza bateko elkarrizketa entzunda betetzen ari diren funtzioak antzemateko.

Helburua gauzatzeko hauek izango dira egingo dituzun lanak:
  • Artikulua gainetik irakurri eta laburpenik egokiena aukeratu
  • Artikulua irakurri eta erizainen eginkizunak funtzioen arabera sailkatu
  • Artikulua irakurri eta gezurrezko baieztapenei antzeman
  • Zahar-egoitza batean gaixoaren gela bateko elkarrizketa entzun, bi erizainen artekoa, eta betetzen ari diren funtzioak identifikatu
  • Euskarazko eta gaztelaniazko esamoldeak lotu

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment