Exercises

Otorrinolaringologoa. Sekuentzia

Ataza-sekuentzia honetan Otorrinolaringologiako espezialitatea izango duzu hizpide. Lehenengo atazan, espezialistaren zereginak eta unitate horren inguruko xehetasunak aztertuko dituzu gai horri buruzko erreportajean.

Bigarren atazan, berriz, entzumen-arazoak dituen paziente batekin arituko da solasean otorrinoa kontsultako elkarrizketan, eta zaratarekin izan beharreko arreta berezien inguruko azalpenak osatuko dituzu.

Hauek izango dira sekuentzian zehar egingo dituzun lanak:
  • Erreportajearen bi zatiak eta izenburuak lotu
  • Otorrinolaringologia unitateko datuak txertatu esaldietan, hutsuneak betez
  • Belarriak zaintzeko aholkuak osatuko dituzu
  • Otorrinoaren adierazpenetatik abiatuta, kokleako inplantea zer den idatzi
  • Gaztelaniazko hainbat esaldi euskaratu
  • Pazienteari egindako probaren izena aukeratu
  • Audioari buruzko galderei bai ala ez erantzun
  • Azalpenetako esaldiak ordenatu

Interesatzen zaizu

  • Aitor Zabala, otorrinolaringologoa

    Aitor Zabala, otorrinolaringologoa

    Aitor Zabala otorrinolaringologoak astean behin du kontsulta Basurtuko Ospitalean. Batez beste, 20 gaixo ikusten ditu kontsulta-egunetan. Gehienak bilbotarrak dira, % 80 inguru. Bere kontsultara joan gara, eta sartu aurretik mesfidantzaz begiratu digute zain zeuden pazienteek. Izan ere, Zabala oso lanpetuta dabil eta zaila egin zaio gurekin hitz egiteko tartea ateratzea. Baina ahalegina egin du, eta merezi duelakoan gaude.

    Aitor Zabala, otorrinolaringologoa
 
 

Comments
Login for comment