Exercises

Sexu-transmisiozko gaixotasunak (STG). Sekuentzia

Baina ba al dago, bada, horrelakorik oraindik? Horixe galde lezake norbaitek, gaur egun, XXI. mendean, daukagun informazio guztiarekin, informazioaren gizartea deitzen zaion honetan. Izatekotan ere, HIES kasuak etorriko zaizkio burura, horiek ere gero eta kontrolatuago. Ikus dezagun, bada, arrazoi ote duen norbait horrek. Josu Baraiaetxaburu medikua izango dugu lagun.

Helburu orokorra
  • Irratiko elkarrizketa bat entzun eta bertako informazioa jasota, gai izatea kontsultako elkarrizketa bateko gaixotasuna diagnostikatzeko.
Helburua gauzatzeko hauek izango dira egingo dituzun lanak:
  • Kazetariaren galdera irakurri eta sendagileak emandako erantzunik egokiena antzeman
  • Hainbat ondoriotako zerrenda batetik, sendagileak elkarrizketan esandakoak identifikatu
  • Gaixotasunak sintomen arabera sailkatu
  • Hainbat esalditatik ohiko akatsak dituztenei antzeman
  • Kontsultako elkarrizketa entzun ondoren, zein gaixotasun duen diagnostikatzeko gai izan, emandako aukeretatik egokia hautatuta
  • Elkarrizketa bateko aditz laguntzaileak jarri

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment