Exercises

Telemedikuntzaren erronkak. Sekuentzia

Telemedikuntza izango duzu hizpide ataza-sekuentzia honetan. Aurreneko atazan, Koldo Martinezen artikulua irakurri eta aztertuz, teknologiak medikuntzari ekarri dizkion aldaketen inguruko hausnarketak egitera gonbidatuko zaitugu.
Bigarrenean, aldiz, telemetria, telemedikuntzaren aplikazioetako bat, ezagutzeko aukera izango duzu kontsultako elkarrizketaren bidez.

Hauek izango dira sekuentzian zehar egingo dituzun lanak:
  • Artikulutik aukeratutako kontzeptuak eta definizioak lotu
  • Testuko ideia bat laburbildu
  • Telemedikuntzaren mesedeak eta arazoak sailkatu
  • Testuko hitzak gaztelaniazko baliokideekin lotu
  • Elkarrizketan medikuak gaixoari eginiko proposamena aukeratu
  • Telemetria azaltzeko elkarrizketaren zatiak ordenatu
  • Aditz laguntzaileak hutsuneetan kokatu

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment