Exercises

Elikadura eta osasuna erizainaren ikuspegitik. Sekuentzia

Zer jaten dugun, huraxe omen gara. Gehiegizkoa irudituko zaio bakarren bati agian, baina ukaezina da, nolanahi ere, jateak —elikadurak— gure osasunean duen eragina. Elikatzea bizirauteko derrigorrezkoa dugu, jakina. Baina kontua ez da bizirik irautea, bizimodu osasuntsua egitea baizik; horretarako, zer, zenbat, noiz, nola eta norekin jaten dugun kontuan hartzea ez da alferrikakoa izaten. Gai hauxe izango duzu ardatz ondorengo ariketa-sekuentzian.

Helburua:
Elikadura eta osasunaren gaineko artikulua xehe ulertu eta kontsultako elkarrizketa lantzea.

Helburu horiek lortzeko hauek izango dira egingo dituzun lanak:
  • Artikulua gainetik irakurrita lehen lau paragrafoak ordenatu
  • Artikulua adi irakurrita, ideia nagusiak sailkatu
  • Artikuluaren azken zatia irakurri eta hutsuneak bete
  • Euskarazko hitz eta hitz-kateak eta horien erdal ordainak uztartu
  • Kontsultako elkarrizketa adi entzun eta landutako alderdiei erreparatu.
  • Kontsultako elkarrizketa adi irakurri eta hutsuneak bete

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment