Gaixotasun larria ez bada ere, umeen kasuan badaki gurasoengan kezka ederki eragiten. Sintomengatik izango da agian, baina ez da samurra izaten alaba edo semea botaka eta beherakoarekin ikustea. Gainera, izan lezake ondorio larririk, denok dakigunez, zorioneko deshidratazioa dela eta ez dela. Gai hauxe izango duzu ardatz honako ariketa-sekuentzia honetan.
Joseba Rementeria medikua da, pediatra espezialitatez, eta Bilboko Basurtuko ospitalean ari da lanean. Medikuntza Fakultateko irakaslea ere bada. Irratsaio honetan umeen gastroenteritisa izango da jorratuko duen gaia: normalean garrantzi gutxiko arazotzat jotzen da gastroenteritisa, pare bat egunetan desagertzen den kontua dela pentsatuz. Baina ume txikietara etorriz, hain garrantzi eskaseko gaitza ote da benetan?