Exercises

Haurrak eta minbizia. Sekuentzia

Haurren minbizia izango duzu hizpide sekuentzia honetan. Lehen atazan, eskolako hezitzaileei zuzendutako gida baten atal bat irakurriko duzu. Informazio hori baliatuta, haur-minbiziari buruzko ezaugarriak, minbizi mota ohikoenak eta tratamenduak aztertuko dituzu.
Bigarrenean, minbizia diagnostikatu dioten haur baten gurasoen bizipenak ezagutuko dituzu, eta haurrak jaso duen arreta aztertzeko aukera izango duzu.
Azkenekoan, berriz, haurrari bere gaixotasunaren berri nola eman aztertuko dituzu kontsultako elkarrizketan.

Helburua:
Haurren minbizia zertan den aztertu eta umearekin minbiziaz hitz egiteko gomendioak ematea.

Hori dela-eta, honakoak egingo dituzu:
  • Zuzena ez den adierazpenari antzeman
  • Testuari buruzko adierazpenak egia ala gezurra diren adierazi
  • Haur-minbiziaren hainbat ezaugarri bereizle euskaratu
  • Testuan, paragrafoen lehen esaldiak kokatu
  • Galderak erantzun, aukera egokia hautatuta
  • Gurasoen hitzak zeharka adierazi
  • Haurrari minbizia duen esateari ala ez esateari buruzko iritzia eman
  • Elkarrizketako galderak eta erantzunak lotu
  • Sendagileak emandako gomendioak euskaratu

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment