Exercises

Lasaigarriak eta lo-eragileak: nola antzeman adikzioa?

Psikofarmakoen kontsumoa kezkatzeko modukoa da emakumeen artean. Milaka emakumek hartzen dituzte nerbioak lasaitzeko botikak. Somniferoak dira mendekotasunik handiena sorrarazten duten beste sendagai batzuk: gure artean ia %2 dabiltza egunero loak hartzeko pilulekin.
Berria egunkarian Jabier Agirre sendagileak argitaratutako artikulu luze baten oinarrituta hainbat ariketa egingo ditugu:

Testuaren zati bat irakurri ondoren, hurrengo ataleko paragrafoak dagokien tituluarekin lotu.

Artikuluaren beste atal bat irakurri ahala, deklinabide atzizki egokiak jarri.

Bukatzeko, aholkuak ematen dituen atala aztertuko dugu. Zein hizkuntza baliabide erabiltzen dituen ikusi eta horien arabera sailkatuko ditugu.

 
 

Comments
Login for comment