Exercises

Tentsioa hartzea. Sekuentzia

Tentsioa hartzea ohiko praktika da jarduera medikoan. Izan ere, oso garrantzitsua baita presio arteriala egokia izatea, odola gorputzeko leku guztietara ondo iritsiko bada. Ataza-sekuentzia honetan tentsioa neurtzeko teknikaz gain, oro har izaten diren arazoak eta horiek zuzentzeko tratamendua ezagutzeko aukera izango duzu irakurriko duzun artikuluari esker. Kontsultako elkarrizketan, berriz, hipotentsioa duen paziente baten kasua aztertuko duzu.

Hauek izango dira sekuentzian zehar egingo dituzun lanak:
  • Sistoliko/diastoliko hitzak kokatu hutsuneetan
  • Testuan oinarritutako adierazpenak egia ala gezurra diren adierazi
  • Artikuluko hainbat hitzekin bikoteak osatu
  • Entzundako sintomak aukeratu
  • Medikuak emandako aholkuak bereizi
  • Elkarrizketako hutsuneak aditz-forma egokiez bete

Interesatzen zaizu

  • Tentsioa hartzea

    Tentsioa hartzea

    Tentsio arteriala esaten zaio odolak arterien paretaren gainean egiten duen indarrari. Izan ere indar —edo tentsio arterial— jakin bat beharrezkoa baita odola bihotzetik abiatu eta gorputzeko lekurik urrunekoetaraino iritsi ahal izateko.

    Tentsioa hartzea
 
 

Comments
Login for comment