Exercises

Erizainaren rola eta harreman-gaitasunak. Sekuentzia

Zer espero du gaixoak osasun-zentrora edo, batez ere, ospitalera doanean? Sendatzea, noski. Gaixoa urduri joan ohi da: lekua arrotza, minez gehienetan, zer duen ez dakiela... egoera zailean, bi hitzetan esanda. Baina hori bakarrik? Ez, gehiago espero du, noski: tratu ona, mimoak, bertako langileak hurbil sentitzea, aintzat hartua izatea... Askotan esaten da gaur egungo osasun-sistema hotza dela, gizatiarragoa egin behar dela, gaixoak bezero bihurtu gaituztela, ia-ia zenbaki, ez garela izen-abizendun pertsona.

Erizainaren rola funtsezkoa da sistema horretan. Bera da gaixoarengandik hurbilen dagoena, berarekin izango du gaixoak eta familiak harremanik zuzenena. Berarekin sortuko da harremanik estuena. Epaitu ere, halaxe epaituko dute. Askotan bere gaitasun profesionala harremanetarako duen gaitasunaren arabera neurtu eta epaituko da.

Helburu orokorra
  • Artikulu bat irakurri bertako mezu nagusia eta idazlearen asmoa identifikatzeko
Helburua gauzatzeko hauek izango dira egingo dituzun lanak:
  • Artikulua gainetik irakurri eta identifikatu bi erizain-estiloen artean noren alde egiten duen idazleak
  • Artikuluko paragrafo batzuk irakurri eta izenburu egokiarekin lotu
  • Artikulugileak aipatu dituen hainbat aipu zein paragrafotan txertatu erabaki, horretarako testuinguruaz baliatuta
  • Arazoak sortzen dituzten deklinabide-marka batzuekin hitz-kateak osatu
  • Erizain batzuen eguneroko elkarrizketa bat entzun eta zein zentro motatan gertatu den antzeman
  • Gaur egun euskaraz hitz egitean ohikoak diren hainbat akats zuzendu

Interesatzen zaizu

  • Erizainaren rola eta harreman-gaitasunak

    Erizainaren rola eta harreman-gaitasunak

    Antzerki batean pertsonaiek "rol" edo "paper" bat jokatzen duten bezala, gure eguneroko bizitzan rol ezberdinak jokatzen ditugu, besteak beste lanekoa (rol profesionala). 30 urteko neska bat erizaina, ama, emaztea, alaba, ahizpa/arreba, laguna... izan daiteke aldi berean. Pertsona bera da, izateko era batekin, baina rol bakoitzeanzeregin ezberdinak ditu eta ezberdin jokatzen du.

    Erizainaren rola eta harreman-gaitasunak
 
 

Comments
Login for comment