Exercises

Ikusmena eta eskolako porrota. Sekuentzia

Ikusmen-arazoek umearen ikasketa-prozesuan izan dezaketen eraginaz arituko zara sekuentzia honetan. Lehenengo atazako artikulua irakurrita, ikusmen-arazorik ohikoenen ezaugarriak ezagutuko dituzu eta baita disfuntzio horiek antzemateko gakoak ere. Bigarrenean, berriz, eskolan ikusmenarekin arazoak dituen ume baten kasua aztertuko duzu kontsultako elkarrizketan.

Hauek izango dira sekuentzian zehar egingo dituzun lanak:
  • Ikusmenarekin zerikusia duten euskarazko eta gaztelaniazko adierak lotu
  • Ezaugarri bakoitza zein ikusmen-arazori dagokion adierazi
  • Testuan irakurri dituzun oharrak bereizi
  • Hiru esaldi ordenatu
  • Elkarrizketako umearen disfuntzioa zein den antzeman
  • Xehetasunak egia ala gezurra diren adierazi
  • Elkarrizketako hutsuneak bete, aditz egokiak aukeratuta

Interesatzen zaizu

  • Ikusmena eta eskolako porrota

    Ikusmena eta eskolako porrota

    Eskolako errendimendu egokian eragina duten faktoreen artean, ikusmena da garrantzitsuenetakoa, ikerketa ugariren arabera, bide horretatik jasotzen baitu umeak informaziorik gehien. Ez dira ahaztu behar, hala ere, entzumena, kontzentrazioa edo aditasuna bezalako gaitasunak, horiek ere bere pisua baitute eskola-porrotean.

    Ikusmena eta eskolako porrota
 
 

Comments
Login for comment