Exercises

Bendaje funtzionalak. Sekuentzia

Edozertan gertatzen da eta, nola ez, baita osasunaz ari garenean ere, arlo oso baten atal bakoitza, nahiz eta, ustez, oso txikia izan edo, lehen begiratuan behintzat, hainbesterainoko garrantzirik ez izan, mundu bat izatea bera bakarrik. Osasunaz ari garela, ebakuntza eta txertoa bezalakoak baldin badira ere hitz potoloak, bada beste hamaika kontu hain potolo ez izan arren, norberari egokitzen zaionean garrantzi txikiagoa hartzen ez dutenak.

Horietako mundu txiki batez arituko gara sekuentzia honetan, bendajeez hain zuzen ere, askoz ere eremu xumeagoa begiratu batean. Baina ez bendaje mota guztiez, hala ere, bendaje funtzionalez baizik, atal bat bendajeen munduan eta mundu oso bat bere baitan. Bendaje funtzionalez arituko gara, hortaz, sekuentzia honetan, Dani Alonso erizainaren eskutik.

Helburu orokorra
  • Bendajeen gaineko irratsaio bat ulertzea, ondoren kontsultako elkarrizketa batetik abiatuta zein bendaje mota jarriko dioten antzemateko
Helburua gauzatzeko hauek izango dira egingo dituzun lanak:
  • Bendaje mota nagusiak bereiztea, kontzeptuak eta azalpenak lotuta
  • Bendaje funtzionalak noiz eta zertarako erabili behar diren antzematea, baita izan litzaketen konplikazioak ere
  • Bendaje funtzionalen barruan dauden bendaje motak antzematea
  • Bendajeen inguruan erabili ohi den lexiko espezifikoa ikastea
  • Kontsultako elkarrizketa bat entzunda, zein bendaje mota jarri behar den antzematea
  • -ela partikularen erabilerak

Interesatzen zaizu

  • Dani Alonso. Bendaje funtzionalak

    Dani Alonso. Bendaje funtzionalak

    Dani Alonso erizaina da, eta aspaldiko partez Emergentzietan ari da Osakidetzan. Irratsaio honetan bendaje funtzionalen gaia  jorratuko du. Bendaje funtzionalak dira mina sortzen duen mugimendua immobilizatu nahi duena beste gainontzekoa, horrela, aske edo libreago utziz. Horrela, lesionatuta dagoen gorputz-adarra, estruktura edo artikulazioak bere funtzionaltasuna -hau da, bete behar duen lana- nolabait, normal mantentzen du, neurri batean.

    Dani Alonso. Bendaje funtzionalak
 
 

Comments
Login for comment